Administrazioa 2


Administrazio atalean sartzeko: "Kudeatu wikia" sakatu
kude1.jpg

kude2.jpg


Orriak


"Orriak" sakatzen badugu, wikiaren orri guztiak eta haien baimenak agertuko zaizkigu.

orrizerr.jpg


Horrela, orriekin hainbat ekintza egin ditzakegu, besteak beste: inprimatu, ezabatu, aldatu izena, eta blokeatu-desblokeatu
ekintzak.jpg
Kontuz ezabatzen, ezin izango baituzu berrezkuratu.
Interesgarria izan daiteke "blokeatu - desblokeatu" ekintza, honekin orrien baimenak finkatuko ditugu. Orria blokeatuta balego, administratzaileak baino beste inork ezin izango luke editatu. Desblokeatuta badago, erabiltzaile arruntek ere editatu ahal izango zuten orria. Orria bat blokeatuta dagoen ala ez jakiteko, wikiaren goikaldean, orriaren izenaren alboan giltzarrapo bat badago, orria blokeatuta dago, bestela desblokeatuta.

ekintza2.jpg

Artxiboak


Atal honetan wikira igotako fitxategi guztiak alfabetikoki agertuko dira, haien tamaina, nork igo dituen eta noiz. Fitxategi asko igo behar baditugu, denak batera igotzeko, "upload" botoia erabiliko dugu.
Gogoratu fitxategien tamaina maximoa 20Mb izan arren, orria ez astiroagotzeko askoz txikiago izan beharko zela.


artxiboak2.jpg


Artxiboekin ere, ekintzak egiteko aukera dugu, hala ere, kasu honetan Deskargatu, Berriro izendatu eta Ezabatu dezakegu artxiboa.

artxiboak3.jpg

Baimenak


Hemen wikiaren baimenak zein orrienak aldatu ahal izango ditugu. Orrien baimenak jadanik ikusita ditugunez, wikiarenak besterik ez ditugu ikusiko:

baimenak.jpg
Wikia "Publikoa" egiten badugu, EDONORK (bromistek ere) editatu ahal izango du honek ekar ditzaken ondorioekin. Kontuz ibili behar da publiko egiten.
"Babesturik" aukerak erdi-publiko egitearen aukera ematen digu, hau da edonork ikusi baina kideek soilik editatu ahal dute. Azkenengo aukera (irakasleentzako doan direnen artean) "Pribatua" da. Gure wikikastaro pribatua da, zuen datu pertsonalak baitaude (posta elektroniko, wikien helbideak, eta foroaren komentarioak). Honek esan nahi du guk bakarrik ikus dezakegula, zuek kideak bezala, eta nik egile naizelako.

Ez ahaztu "Eguneratu" botoia sakatu behar duzula aldaketak indarrean jartzeko
.