Lanak 2 Testuak, Orriak sortzen eta Txantiloiak


1. Idatz ezazu testu labur bat zure wikiaren azalean, adibidez wikiaren izenburua eta haren aurkezpen labur bat.

Horretarako:

"Edit this page" sakatu (zure diseinuaren arabera leku ezberdinetan egon daiteke)

editthis.jpg




Hau bezalako menu bat agertuko zaizu, testu prozesadorearen antzeko baliabideak izango dituzu. Testu arruntak idazteko, markatutako botoi hauekin frobatu:
edites.jpg

Taulak egiteko honekin saiatu

editaul.jpg


2. Egin ezazu hiperesteka bat zure wikitik hezkuntza saileko web orrira (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net)


Horretarako:

Hiperestekak egiteko botoi hauek erabili:

editestek.jpg
Lehenak hiperesteka sortzen du, bigarrena ostera ezabatu.
Hiperesteka mota bi ditugu:
  1. Interneteko web orri batera
  2. Wikiaren beste orri batera:
  • orri hau sortua badago, aukeratu ahal duzu, sortua ez balego, hiperesteka sakatzean sortzeko aukera izango duzu.


kanpokoestek.jpg


barnekoestek.jpg

Hau da zure wikiaren orri berriak sortzeko modu bat. Kasu honetan, Nire orria testua sakatzen, Deklinabidea deritxon orria sortuko dugu (jadanik eginda ez balego).

3. Sor ezazu hiperesteka baten bidez, zure wikiaren hiru orri berriak. Joan estruktura osatzen.


  • Idatz ezazu lehengoan dagokion izenburua, besteak utzi gerorako.

Horretarako:

Wikiaren esteka erabili (aurreko puntuan bezala). Gogoratzen duzu "Deklinabidea" orria nola sortu dugun? editatu eta badago.


4. Sor ezazu aurkibide bat alboko menu nagusian, hiperesteken bidez, aurreko orriekin lotu. Joan estruktura osatzen.


Horretarako:

Alboko menuan "nabegazioa argitaratu" sakatzen baduzu, testu orri bezala editatu ahal izango duzu. Kontuan izan zutabe estu batean egongo dela.

editmen23.jpg

Txantiloiak

Zure wikiaren egitura orri ezberdinetan mantentzea oso normala izango da. Ez zenuke praktiko ikusiko orri batean baino ez egiten, orri guztietan erabili ahal izatea? Orduan Txantiloi bat egin behar duzu. Txantiloia orri arrunt bat bezala editatzen da baina gero "komodin" bezala erabil dezakegu.

5. Sor ezazu txantiloi bat wikian aplikatzeko. Joan estruktura osatzen.

adibidez: jakintzagaiaren estruktura berdina bada, egin lehenengoa.

Horretarako:

Administrazio atalean sartzeko: "Kudeatu wikia" sakatu
kude1.jpg
Eta orain "Txantiloiak" botoia
Txantiloiak.jpg

Txantiloiak2.jpg


"Txantiloia sortu" sakatzean, orri arrunt bat egingo bagenu bezalako pantaila ikusiko dugu. Editatu orri bat bezala, eta gordetzerakoan txantiloia eginda eta erabiltzeko prest egongo da.
Txantiloiak4.jpg
Eta gordetzeko sakatzen, gustiz erabilgarria izango dugu.

Txantiloiak5.jpg
Txantiloia erabiltzeko orri batean, orria sortu behar dugu, adibidez esteka baten bitartez (orri honeko 4. ariketan bezala). Esteka sakatzean holako zerbait ikusi behar dugu:
Txantiloiak6.jpg
Eta hona hemen emaitza:
Txantiloiak7.jpg

Jarraitu